| Domingo, 1 de agosto de 2010 |
Izan nahi al duzu boluntario?
Egin zaitez DYAko bazkide
![]() |
Larrialdiko osasun-garraioa1967 urtean Bizkaian Errepideko Osasun-Laguntza abian jarri zenean, DYAk bi anbulantzia bakarrik zituen. Bata Boroan (Amorebieta – Etxanon) zegoen eta, bestea, Muñatonesen (Somorrostro). Hasierak zalantzaz eta duda-mudaz beterikoak izan ziren, baina aldi berean itxaropentsu geunden, eta zerbitzu hau (istripua izaten zutenei laguntza arautua, duina, segurua eta bertatik bertakoa eskaintzea), aldez aurretik ez zegoena, asteburuetara bakarrik mugatu behar izan genuen. Poliki-poliki gora egin zuen anbulantzia-kopuruak (Foru Aldundiak eta beste erakunde batzuek emanak), eta horrela 1986 urtean zerbitzua egunero eta etengabe ematen hasi ginen Galdakaoko Ordezkaritza sortu zenean, geroago etorriko ziren Santurtziko, Getxoko, Muskizeko, Iurretako Ordezkaritzak eta, azkenik Durangokoa, Sodupekoa eta Barakaldokoa ireki genituen. Gaur egun, DYAk, batez beste, 152 irteera egiten ditu egunean eta horrek pentsarazten digu zenbat sufrimendu, estuasun, ebakuntza, ospitaleratze-egun eta laburbilduz, zenbat bizitza salbatu ote diren azken 38 urte hauetan DYAren anbulantzien eta boluntarioen esku-hartzeari esker. Kontatzerik ez dauden lorpenak, sakrifizio handien truke lortu direnak, gaizki ulertuak eta ulertuezintasunak gaindituta lortu direnak eta gabezia handiak, ekonomikoak zein boluntarioenak, gaindituta lortu direnak. |
|||||||||
DYAren Web gune ofiziala © 2010 |
| DYA Bide Laguntza Elkartea |
| 94 410 10 10 |
| info@dya.es |