Domingo, 1 de agosto de 2010
Izan nahi al duzu boluntario? Egin zaitez DYAko bazkide
DYAren Aholkua Itxura batean ondo egon arren gure ustez biktimak makadurak edo hausturak baditu,...
ENGLISH EUSKERA CASTELLANO

 

Zer da DYA?

DYA (Detente y Ayuda - Geldi eta Lagundu) errepidean laguntza emateko elkarte bat da eta 35 urte daramatza, inolako irabazi asmorik gabe, euskal errepideetan zehar gidariei seguruago zirkula dezaten laguntzen.

Hasiera batean bi arrazoi nagusi izan ziren elkartea sortzeko:

  • Istripu edo matxura kasuetan gidariek gero eta gutxiago laguntzen zioten elkarri.
  • Ez zegoen istripua zuten pertsonei modu arautu, metodiko, seguru eta eraginkorrez laguntzeko eta hauek eramateko ardura zuen inolako anbulantzia-zerbitzurik.
  • Horregatik, 1996. urteaz geroztik DYAren bereizgarri diren anbulantzia horiak probintziako txoko guztietatik ibiltzen dira egunero, beren laguntza beharrezkoa den lekura minutu gutxitan heldu ahal izatearren.

    Bestalde, DYAk edozein motatako pazienteei (istripua izan dutenei eta gaixo edo eri daudenei) laguntzeko eta hauek eramateko zereginaz gain, ondoko egitekoak ere betetzen ditu: bide-heziketari, bolantean izan behar den ardurari eta lehen laguntzei buruzko ikastaro eta mintegi ugari antolatzen ditu; adinekoak eta minusbaliatuak eramaten ditu; eta, duela gutxi, traumatismo ondoko asaldura psikologikoak dituzten trafiko-istripuetako biktimei eta beren familiakoei laguntzeko kabinete psikologikoa eratu du.

    Hau guztia dela-eta, DYAk laguntzaren esparruan eta esparru sozial eta humanitarioan egindako lanagatik sari eta goraipamen ugari jaso du.

    DYAren himnoa deskargatu »

    DYAren Web gune ofiziala © 2010

    |   DYA Bide Laguntza Elkartea

    |   94 410 10 10

    |   info@dya.es