| Domingo, 1 de agosto de 2010 |
Izan nahi al duzu boluntario?
Egin zaitez DYAko bazkide
![]() |
DYA zenbakitan
DYAren 2007 urteko Memoria, balorazioa eta estatistiken azterketa
Gizarte Arloa Etxetik egin diren lekualdatzeak berariaz prestaturiko ibilgailuetan: 49.350 Enpleguko Zentro Bereziko datu-basean dauden langileak: 59 Gure inguruko enpresetan lana aurkitu duten langileak: 14 Trebakuntza-Eskola 2007 urtean guztira 1.024 ikastordu eman ziren, 75 ikastaro eta 900 ikasle inguruk hartu zuten parte (horietatik 141ek gaur egun DYAn dihardute). Eskatzaileen asebetetze-maila oso positiboa izan da eta horren lekuko da gero eta gehiago direla “bezero finkoak”, urterik urte gure zerbitzuak eskatzen dizkigutenak: Ikasketa Berrien Euskal Institutua, Kirikiño Ikastola eta Egas eta Sintrabi garraiolarien sindikatuak. Ikastaro-motaren arabera, azpimarratu behar da 20 ikastaro lehen-laguntzakoak izan direla eta 5 DEA kreditatzekoak, nahiz eta gero eta gehiago eskatzen dizkiguten beste era batzuetakoak ere, batzuk aipatze aldera Itsasoko Sorospena, SAU, Hirugarren Adinekoen Arreta, Segurtasuna eta Psikologia... ETB/GER (Erreskateko talde berezia) Talde honek 2007 urtean egin zituen salbamendu-lanen artean azpimarratzekoak dira: Dimako aterpe batean elur-ekaitza tarteko inkomunikaturik geratu ziren 60 eskola-umeren ebakuazioa, Bilbo-Porstmouth ferryko bidaiariei itsas zabalean eskaini zien osasun-laguntza itsasontziak ezin izan zuelako porturatu ekaitz bategatik, Cadagua ibaia gainezka egiteko zorian egon zenean badaezpadako bizilagunen ebakuazioan horiei eskaini zien laguntza logistikoa, Santurtziko lantegi bat goitik behera etorri zenean zaurituen bila eman zuen laguntza eta galdu ziren edo desagertu ziren hainbat pertsona aurkitzeko antolatu ziren operatiboetan Muskizen, Gorlizen, Orduñan, Karrantzan... Nazioarteko Laguntza Abuztuan, DYAko kide batzuek Perura bidali zen giza laguntzako espedizioan parte hartu zuten, herrialde hori hondatu zuen lurrikararen ondoren. Prebentzioa Udan zehar DYAk –Algortako, Galdakaoko eta Aste Nagusiko jaietan– alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio-kanpaina egin zuen, besterik beste, www.llegarescuestiondesuerte.com web orrialde berria ere bere baitan hartzen zuena. Metroan eskainitako laguntza 2006 urtean irteerak guztira: 275 2007 urtean irteerak guztira: 284 Laguntza-motaren inguruan, bereziki azpimarratzekoak dira erorikoak, guztira 117 pertsona eraman ziren erietxeren batera. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
DYAren Web gune ofiziala © 2010 |
| DYA Bide Laguntza Elkartea |
| 94 410 10 10 |
| info@dya.es |