| Domingo, 1 de agosto de 2010 |
Izan nahi al duzu boluntario?
Egin zaitez DYAko bazkide
![]() |
Trebakuntza-EskolaDYAren trebakuntza-eskola da elkarteko kide aktiboen trebakuntza jarraiaren nahiz lehen laguntzen irakaspenaren eta hedapenaren eta larrialdiarekin zerikusia duten gainerako gaien hedapena gizarte osoari zabaltzeko ardura duen saila. Bere lana garatu ahal izateko, eskolak herri ezberdinetan instalazio modernoak eta atseginak ditu, edozein irakaspen-mota egoki garatu ahal izateko behar bezala ekipatuak daudenak, ikus-entzunezko ekipo osoa barne. Horri ikus-entzunezko eramangarriak gehitu behar zaizkio, eskaera jasotzen den lekuan irakaspenak eman ahal izateko (enpresak, ikastetxeak, elkarteak…). Horretaz gain, eskolak ikaste publiko eta pribatu batzuen lankidetza du, euren instalazioak ordainetan ezer eskatu gabe uzten dizkigutenak. Eskola praktikoei ahalik eta etekinik onena atera ahal izateko, eskolak berak du material didaktiko egokia, etengabe berritzen ari dena, eta horretaz gain, irakasleek ezagutza teorikoak euren ibilbide profesionalean hartu duten ezagutza eta eskarmentu praktikoarekin elkartzen dituzte. Eskolaren trebakuntza-eskaintza oso zabala da: Jada ezarrita dauden trebakuntza-plan ezberdinez gain, eskola eskatzailearen beharrizanetara egokituko den edozein ikastaro-mota edo ikastaro monografikoak emateko prestatua dago. Zure enpresarako, ikastetxerako, elkarterako… Horri buruzko informazioa nahi baldin baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan. Bizkaia:
Gipuzkoa:
|
|||||||||
DYAren Web gune ofiziala © 2010 |
| DYA Bide Laguntza Elkartea |
| 94 410 10 10 |
| info@dya.es |