Sábado, 4 de febrero de 2012
Izan nahi al duzu boluntario? Egin zaitez DYAko bazkide
DYAren Aholkua Istripuetan, ez da nahikoa traumatizatuei edonola laguntzea. Hobe beharrean egin arren,...
ENGLISH EUSKERA CASTELLANO

 

DYA urtez urte

DYAk bere fundazioan erabili zuen lehenengo anbulantzia, 1 zenbakia

Pincha sobre cada año para ver su descripción

1966

DYA erakundea sortu zen Bizkaian.

Urtarrilaren 20 eta 21ean eta otsailaren 2an, DYAk edozeinentzako lehen laguntzei buruzko lehen ikastaroa egin zuen.

Otsailaren 5etik 16ra bitartean automobilaren mekanika eta elektrizitateari buruzko lehen doako ikastaroa antolatu zen Bartzelonako Auto-Academia ikastegian, 150 pertsonek hartu zuten parte ikastaro hauetan.

Ekainaren 22, 23 eta 24an lehen laguntzei buruzko bigarren ikastaroa egin zen.

Herri Lan Sailari C-6315 errepidearen 25 kilometroan, Okako aldapan, abiadura muga zezan eta Autzaganako aldapa osoan bidezoru labaingarriko seinaleztapena jar zezan eskatu zitzaion.

Abenduaren 24an Gabonetako Lehen Zerbitzu Berezia egin zen. Orduan 6 ibilgailuk hartu zuten parte.

gora

1967

DYAk bere lehen anbulantziak jaso zituen. 1 zenbakiduna (BI- 100.000) IMOSAk emandakoa (Banco de Vizcaya bankuko kudeaketa positiboa) eta 2 zenbakiduna (BI-102.000) FIRESTONE HISPANIA konpainiak emandakoa. Anbulantzia hauek Trafikoko Burutza Nagusiari laga zitzaizkion eguneroko zerbitzu etengabea bermatzearren.

Apirilaren 25ean FRIMOTOReko ezbeharra gertatu zen eta lehen aldiz erabili zen 2 zenbakiko anbulantzia. Egun horretan 17 pertsona hil eta hamarnaka zauritu ziren.

Federico Casado eta çngel L-pez jaunak DYAko ohorezko bazkide izendatu ziren.

DYAk 200 bazkiderentzako sorospen eta segurtasunerako materiala jaso zuen Bizkaiko Aldundiko lehendakariaren eskutik, material hau guztia 250.000 pezetatan baloratuta zegoen.

Alkoholemia-maila desberdinak neurtzeko DRAGER materiala boluntarioekin esperimentatzen aitzindaria izan zen DYA.

Abenduaren 22an Biafrako premiadunei zuzendutako botikak eman ziren, botika hauen balioa 240.000 pezetakoa zen.

gora

1968

3 zenbakiko anbulantzia lortu zen (Aldundiak eman zuen).

Martxoko bigarren igandean bide-segurtasunari buruzko irratsaio bati eman zitzaion hasiera Radio Bilbao irrati-katean. ÒOperaci-n partidaÓ izeneko saio honekin DYA arlo honetako heziketa, prebentzio eta prestakuntzako funtzioak betetzen dituen lehen entitate bihurtu zen.

Errepidean bertan eman beharreko lehen laguntzei buruzko eskuliburua eman zen argitara eta urtebete igaro ez zela izen bereko ("Primeros Auxilios en Carretera") 15 minutuko film laburra estreinatu zen.

Zornotza-Etxanoko udalerrian trafikoak zituen urritasunei irtenbide bat ematearren DYA Udalari eta Herri Lan Sailari eskaerak egiten hasi zitzaien (oinezkoentzako pasabideak, hesiak, hornitegia desagerraraztea, semaforoak, lurpeko pasabidea, eta abar).

gora

1969

Urtarrilaren 26an Trueba zineman "Primeros Auxilios en Carretera" film laburra estreinatu zen. Ondoren 22 egunez eman zen Bilboko Gran V'a zineman eta Bergaran, Ondarroan, Deban, Basaurin, Hondarribian, Zornotzan, Ermuan, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian eta Castellonen, besteak beste.

Donostiako Zinema Medikoko II. Nazioarteko Jardunaldian filmak goraipamenak jaso zituen eta Barnard mediko jaunak film laburra egiteko oinarri hartu zen eskuliburua sinatu zuen.

Athletic eta Elche futbol-taldeen arteko Kopa Finala dela-eta, DYAk osasun eta prebentzioko zerbitzua eta, halaber, zerbitzu mekanikoa antolatu zuen Madrilera arteko bide osoan.

Castroko Udalari anbulantzia bat laga zitzaion, honek ez baitzuen halako ibilgailurik.

gora

1970

Herri Lan Ministerioaren eskutik Errepidearen Espainiako Elkartearen Ohorezko Domina jaso zuen DYAk.

Urtarrilaren 27an 4 zenbakiko anbulantzia matrikulatu zen, "55 egun Pekinen" filmean erabili zena hain zuzen ere.

DYAren lankidetzarekin egiten zen Radio Bilbao irrati-kateko "Operaci-n partida" irratsaioa probintzian gehien entzuten den laugarren saioa zen.

Abuztuaren 9an DYAk Urdulizko tren-ezbeharrean izan ziren biktimei laguntzeko eta biktima hauek eramateko zereginetan hartu zuen parte. Ezbehar honetan 33 hildako eta ehunka zauritu izan ziren.

gora

1971

Apirilaren 1ean DYAren lehen informazio-buletina eman zen argitara.

Apirilaren 11ko gauean Fernando JimŽnez Tejada DYAko kidea hil zen, matxura bat izan zuen autobus bati laguntzen ziola gertatu zen. Istripuaren lekutik hurbil dagoen kale bati bere izena jarri zioten.

DYAk gidatzeko baimena lortzeko azterketan lehen laguntzei buruzko oinarrizko nozioak barne har zitzan eskatu zion Administrazioari. Urte batzuk beranduago irakaskuntza hauek ikasi beharreko gai-zerrendan barne hartu ziren.

Mocedades musika-taldeak Donostiako Victoria Eugenia antzokian kontzertu bat eman zuen 5 zenbakiko anbulantzia erosteko behar zen dirua lortzearren.

gora

1972

DYAk oinezkoaren segurtasunaren aldeko kanpaina antolatu zuen, Bilboko kaleetan semaforoa zuten oinezkoentzako pasabideetan 5.000 liburuxka banatu ziren.

Gabonetako Zerbitzu Bereziak aparteko parte-hartzea izan zuen, 371 ibilgailuk hartu zuten parte.

DYAk Onegintzazko Ordena Zibilaren bereizgarri beltza eta zuria, lehen mailakoa, jaso zuen.

DYAko lehendakariak, Usparicha doktoreak, maiatzean egin zen Osasun Garraioko II. Biltzar Nazionalean hizlari gisa hartu zuen parte eta bere hitzaldiaren gaia "hondamendietako osasun-garraioa" izan zen.

gora

1973

Urriaren 18an Gipuzkoako DYA sortu zen.

DYAk bide-heziketako kanpaina bati eman zion hasiera Bilboko ikastetxe eta eskoletan.

Athletic eta Castellon futbol-taldeen arteko kopa-finala dela-eta, DYAk berriro ere antolatu zuen Madrilera arteko zerbitzu berezia.

DYA Onura Publikoko izendatu zuten.

gora

1974

Uztailaren 2an DYAk Explosivos R'o Tinto enpresan izandako ezbeharrean laguntza eman zuen. Ezbehar honen ondorioz 22 hildako izan ziren guztira.

Urriaren 10ean Madrilgo DYA sortu zen.

DYAk 88.427 pezeta eman zizkien Soraluzen izan zen istripu latzaren ondoriozko bi umezurtzei. Istripu honetan gaztetxoen gurasoez gain, gaztetxo hauen bi anaia ere hil ziren.

Abenduaren 30ean Arabako DYA sortu zen.

DYA istripuetan txapa-ebakitzaileak eta bereizgailuak erabiltzen aitzindaria izan zen. Arlo honetan espezializatutako unitate bat sortu zen "Erreskate Unitatea".

DYAk Lanbide Arriskuen Prebentziorako Kabinete Tekniko Sindikalaren goraipamena jaso zuen, istripua izan dutenak tokian bertan laguntzen eta babesten egindako balio handiko lanagatik eta ahaleginengatik jaso zuen sari hau.

gora

1975

Autobus bati laguntzen ari zela istripu batean hil zen Fernando JimŽnez Tejada jaunari istripua gertatu zen kalea eskaini dio Bilboko Udalak. Kale horrek Fernando JimŽnez Tejada izena du.

DYAri esker trafiko-istripua dutenen %40k jada anbulantzien laguntza jasotzen zuten.

gora

1976

Apirilaren 7an DYAk trafiko-istripuei buruzko mahaingurua antolatu zuen Bilboko Medikuntzako 3. Astearen barruan.

DYAren lehen konbentzioa egin zen Donostian eta bertan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Madrilgo ordezkaritzak bildu ziren.

Azaroaren 13an DYAk lokal berri bat zabaldu zuen Santutxun.

Maiatzaren 10ean 10 zenbakiko anbulantzia matrikulatu zen. Hamar urte dira DYAk lehen urratsak egin zituenetik.

Urkiolako mendatean Lekeitio, Laga-Laida, Bakio, Gorliz, Sopela eta Getxoko hondartzetako itsasoaren egoeraren berri ematen zuen pankarta jarri zen.

Koordinazio-zentro bat eta larrialdi mediku-kirurgiakoetarako erraz gogoratuko den telefono-zenbakia eskatu zen jendaurrean, Osasunerako Mundu Erakundearen arabera Òezinbesteko helburua da herrialde garaturen osasun-politikan".

gora

1977

Nafarroako DYA sortu zen.

Apirilaren 27an DYAk baliabide materialekin eta giza baliabideekin hartu zuen parte Ripolin-eko (Basauri) ezbeharrean, bertan 6 langile hil eta 12 zauritu ziren.

Abenduaren 21ean DYAko kideek Beyena-n (Castrejana) izandako istripuan zauritu ziren langileei beren laguntza eskaini zieten. Istripu honetan 6 hildako izan ziren.

Usparicha doktoreak, DYAren lehendakariak, bi hitzaldi eman zituen Zientzia Medikoen Akademian: "Biktimen berehalako eta urruneko etorkizuna" eta "Istripuak eta ospitaleak".

DYAk 3 anbulantzia eraman zituen Athletic eta Betis taldeen arteko kopa-finalera.

gora

1978

Martxoaren 16an "alerta eta mobilizazioa" operazioaren lehen entsegua egin zen. Lehen entsegu honen bidez zerbitzuan diren DYAko unitate guztien arteko koordinazio handiagoa lortu nahi zen.

DYAk laguntza-ekipo bat bidali zuen Los Alfaques-era (Valentzia) inoiz izan den trafiko-ezbeharrik handienean laguntzeko.

Urtarrilaren 11n izan zen elur-erauntsiaren eraginez Barazarko mendatean harrapatuta geratu ziren ehunka automobil-gidariei laguntzeko zerbitzuak eskaini zitzaizkien, DYAk pertsonak, gaixoak, elikagaiak eta mezuak garraiatu zituen.

DYAren heziketa eta informazioko egutegia argitaratzen hasi zen.

gora

1979

Otsailaren 17an Iparragirre kaleko 48 zenbakian DYAren egoitza nagusi berria ireki zen. "Istripuen zergatia" izeneko artikulua argitaratu zen.

DYAri trafiko-istripuen prebentziorako Sorospeneko Merituaren Domina eman zioten.

gora

1980

DYAk Urtuellako eskola batean izan zen zorigaiztoko eztandak eragindako zaurituak bertatik ateratzeko lanetan esku hartu zuen. Leherketa honetan 52 hildako izan ziren.

DYAk, sortu zenez geroztik, Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako laguntzen zenbatekoa 1.653.110 pezetakoa zen. Zenbateko hau osasunerako, segurtasunerako eta irrati-komunikazioetarako materialaren eta anbulantzia baten (3 zenbakikoa duena) kontzeptupean jaso zuen.

Behin eta berriro hartu zuen esku Herri Laneko organismoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Udalaren aurrean Busturiako San Kristobalgo bidegurutzeak trafikoan sorrarazten dituen arazoei irtenbidea emateko.

gora

1981

DYAk bide-segurtasuneko merituaren domina jaso zuen.

Trafiko-istripuen %70ek laguntza duina eta zuzena jasotzen zutela jakinarazi zen.

Bilboko Medikuntzako 8. astearen barruan Usparicha doktoreak ospitalez kanpoko zein barruko politraumatizatuari laguntzeko zerbitzuen antolamenduari buruzko hitzaldia eman zuen.

Hazia zabaldu egin zen. DYA Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Madrilez gain, Caceres, Bartzelona, Ferrol, Zaragoza, Cadiz, Vigo, Coru-a, Malaga, Huesca, Girona, Granada, Salamanca eta Sevillara zabaldu zen.

gora

1982

Urte honetan DYAk ez zuen oraindik 2.000 laguntzaile.

Laguntzarik onenari eskainitako saria sortu zen.

gora

1983

Maiatzaren 8an DYAk giza laguntza eskaini zuen Explosivos R'o Tinto enpresan izandako leherketan.

DYAk parte hartze handia izan zuen Bizkaiko uholdeetan beharrezkoak izan ziren osasun-arloko zein erreskate-arloko lanetan. Uholde hauen ondorioz 203 pertsona hil ziren.

gora

1984

Radio Bilbao irrati-kateak 19 zenbakiko anbulantzia eman zuen.

DYAk 300.000 pezetako irrati-kanona ordaindu zion Telekomunikazioen erakundeari.

Athletic eta Bartzelona arteko kopa-finala zela-eta, DYAk baliabide material ugari eraman zuen (anbulantziak, lantegi-automobilak, irrati-komunikazioetarako zentralak).

DYA elkarteak uholdeek ibilgailu eta osasun-materialean eragindako kalteak arintzeko laguntza ekonomikoak jaso zituen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Laguntza hauek ez ziren diru-laguntza gisa eman, konpontzeko edo birjartzeko kontzeptupean baizik.

gora

1985

Otsailaren 19an DYAk Oiz mendian hegazkin batek izan zuen istripuko biktimen gorpuzkiak garraiatzen eta sailkatzen lagundu zuen.

gora

1986

Istripua izan dutenen %85ek anbulantzien laguntza jaso zuten.

Abenduaren 31n Bizkaiko DYAren lehen ordezkaritza sortu zen Galdakaon.

gora

1987

Apirilaren 30ean "Euskadin trafiko-istripuak eta biktimak murrizteko plana" aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailean.

gora

1988

DYAk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Zornotza eta Bermeo arteko errepidea mantentzeko lanak kudeatu zituen, bidezorua, seinaleztapenak eta abar hobe zitezen.

DYA elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik 1.000.000 pezetako diru-laguntza jaso zuen errepidean bertan egin beharreko lehen laguntzei buruzko eskuliburuaren 2.000 ale argitaratzeko.

DYAk Bilboko Udalaren sari bat jaso zuen, elkartearen giza zereginak saritu ziren.

gora

1989

DYAk Santimami Zumarkaleko 33 zenbakiko egoitza nagusi berria egokitzeko 4.500.000 pezetako laguntza jaso zuen. Maiatzaren 10ean Santurtziko ordezkaritza zabaldu zen.

gora

1990

Azaroaren 5ean Getxoko ordezkaritza zabaldu zen.

DYAk Foru Aldundiaren 3.000.000 pezetako diru-laguntza jaso zuen Santimami Zumarkaleko lokala egokitzeko.

Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren eskutik 1.342.000 pezetako laguntza jaso zuen, 1988. urtean irrati-komunikazioen frekuentzia pribatua erabiltzearen ondoriozko laguntza gisa. Dena den, 1984. urteaz geroztik erabiltzen zuen elkarteak frekuentzia hori.

Eusko Jaurlaritzak DYAri dirulaguntza eman zion, 2.755.718 pezeta Larrialdietarako Garraio Sanitarioaren Sarerako laguntza gisa eta 4.298.193 pezeta irrati-komunikazio, ohe txiki, ferula, bate eta antzeko beste materialen bidez, baita eskatu ez zen materialaren bidez.

Gabonetako zerbitzu berezia ere abian jarri zen.

gora

1991

DYAk 25 urte bete zituen.

DYAk 50.000 egutegi baino gehiago banatu zituen.

DYAren anbulantzia bakoitzak mediku bat izan zezan lortu zen.

Martxoaren 20an DYAk Santimami Zumarkalean duen lokala (goitik behera berritua) berriro zabaldu zen. Gaur egun lokal honek egoitza nagusi izaten jarraitzen du.

Apirilaren 5ean Basurtoko medikuei omenaldi bat eskaini zitzaien, erakunde honek aurrera jarrai zezan eskainitako laguntza eskertu nahian.

Apirilaren 11n DYAri Txurdinagan eskainitako oroigarria inauguratu zen.

Bizkaiko probintzian inoiz izan den trafiko-katastroferik handienean laguntza emateko bertaratu zen lehen erakundea izan zen (6 anbulantzia eta osasun-pertsonal ugari bertaratu ziren). Istripua A-8 autobidean Zornotza-Etxano parean gertatu zen eta bertan 17 pertsona hil ziren eta 49 zauritu.

Ekainean Muskizko ordezkaritza zabaldu zen.

Generalitat-ek gonbidatuta. Usparicha doktoreak hitzaldi bat eman zuen Bartzelonan, hitzaldian Euskal Herrian trafiko-istripua izan dutenei eskainitako laguntza aztertu zuen.

Finantza-entitate batek elkartearen babesle izango ez zela adierazi zion DYAri.

Bizkaiko Foru Aldundiak sari bat eman zion DYAri egunez egun egiten ari zen gizarte-lana eskertzeko.

gora

1992

Getxoko DYAk egoitza berria zabaldu zuen.

Iurreta eta Sodupeko ordezkaritzak sortu ziren. Lehena gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ia betetzen ez zituen aurrez fabrikatutako modulu batean kokatu zen eta bigarrenak 2000. urteko maiatzera arte, hau da, sortu eta bederatzi urtera arte ez zuen Eusko Jaurlaritzaren onespenik izan. Kudeaketa handiak egin behar izan ziren beronen premia jasoarazteko.

DYAren teknikariek salbamendu eta erreskaterako materialaren erakusketak egin zituzten Madril eta Guadalajarako suhiltzaile-parkeetan.

200 pezetako urteko kuota sinbolikoari eusten zaio.

gora

1993

DYAk esku hartze aktiboa izan zuen Busturi-Axpe eta Sukarrieta arteko errepideak espaloia eta oinezkoentzako iraganbideak izan zitzan lortzeko ahaleginetan.

Ekainaren 30ean DYAk Euskal Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko batzordearen partaide izatea eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, DYAk gizarte-erakunde baten baldintza guztiak betetzen zituela irizten zion. 1993ko urriaren 22an berriro ere luzatu zuen eskari bera, baita 1996ko urriaren 22an, 1999ko apirilaren 24an eta urte bereko irailaren 8an.

Abuztuaren 13an DYAk omenaldi berezia egin zion Gernikan elkarteko bazkide-babesle zen Clara Aransolo andreari, Bizkaiko Amamari, bere 107. urtebetetzean.

Asteburuetan doako laguntza eskaintzen zitzaien laguntza behar zuten ibilgailuei.

Euskadiko Kutxaren laguntzari esker errepidean bertan egin beharreko lehen laguntzak labur-labur jasotzen zituen eskuliburu berria argitaratu zen.

gora

1994

Usansoloko Ospitalearen X. Urteurrenaren ospakizunetan DYAk Bizkaian izandako trafiko istripuetan laguntza behar dutenei laguntzearen problematikari buruzko hitzaldia eman zuen.

DYAren informazio-buletina berriro argitaratzen hasi zen, formatua aldatu egin zen.

Ekainaren 8an DYAko lehendakariak bide-sareko trafikoaz arduratzen ziren lan-talde urriak gehitzeko eskaria luzatu zion Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari berari. Errepideen erabiltzaileak hezi eta babestea eta, ondorioz, ezbeharren kopurua murriztea zen helburua.

gora

1995

Errepidean bertan eskaintzen den osasun-laguntzaren historia luze eta latzari buruzko erreportaje zabala eman zen argitara DYAren informazio-buletinean.

DYAk Busturian, Txatxarramendiko uhartearen inguruan oso ikuspegi murriztua duen ingurune batean, oinezkoentzako iraganbide bat sortzeko eta bertan semaforo bat jartzeko (1997) kudeaketak egin zituen, baita lan hauek egin zitezen lortu ere.

gora

1996

Urtarrilean DYAk bere Iurretako ordezkaritza Durangoko lokal berri batera eraman zuen. Lokal hau bazkide-babesleen ekarpenei eta Viviendas de Vizcaya enpresaren laguntza ordainezinari esker lortu zen.

Galdakaoko ordezkaritza berria zabaldu zen, bertan Osasun eta Bide Heziketa eta Prestakuntzako Zentro bat kokatu zen.

Abuztuaren 7an DYAk 18 sorosle eta 3 anbulantzia eraman zituen Biescasko hondamendira giza laguntza eskaintzeko.

Elkartearen 30. urteurrena ospatu zen. Urteurren hau dela-eta, DYA guztien IV. Biltzarra egin zen Bilbon.

Filipinasko DYA sortu zen.

gora

1997

Urte honetako egutegian eskerrak eman zitzaizkien DYAren bazkide-babesle guztiei eta laguntzaile guztiei, beraiek gabe elkarteak ezin izango bailuke aurrera egin.

Bilboko Constantino Remedo udaltzaina saritu zuten. Izan ere, udaltzain honek urtarrilaren 26an sutan zen ibilgailu baten barruan zeuden lau gazte erreskatatu zituen. Erreskate heroiko honen ondoriozko saria Bilboko udal-korporazioaren aurrean eman zitzaion, Ortuondo jauna, Bilboko alkatea, buru zuela.

Maiatzaren 11n Kantabriako DYA sortu zen eta Castro Urdialesen kokatu zen.

Getxon Osasun eta Bide Heziketa eta Prestakuntzako Zentro berria zabaldu zen.

DYAk 44 boluntario eta 7 anbulantziarekin hartu zuen parte Urdulizen egin zen Bilboko Metroaren istripu-simulazioan.

Ekitaldi honetan DYAko anbulantziek ia 15.000 larrialdi-irteera egin zituzten (14.944 hain zuzen ere).

gora

1998

Trafiko-istripuen ondoriozko traumatizatu ondokoentzako laguntza psikologikoko zerbitzuari hasiera eman zitzaion. Doako zerbitzu hau Deustuko Unibertsitateko Psikologiako profesional bikainek eskaintzen dute.

DYAk argitara eman zuen txosten batean trafiko-istripuak murriztu nahi badira, prebentzioa baino zertxobait gehiago egin beharko dela eman zuen aditzera. Bide-heziketak haurtzaroan bertan hasi behar du eta bide-heziketaren arduradunak hezitzaileek, gurasoek, administrazioak eta gizarte osoak izan behar dute. Heziketa honek helduekin jarraitu behar du eta kasu honetan heziketa honen ardura administrazioarena eta DYAren gisako erakundeena izan beharko du. Izatez, 1966. urtean sortu zenetik eman du DYAk mota honetako heziketa.

gora

1999

Martxoaren 5ean Hirugarren adineko pertsonen eta minusbaliatuen joan-etorrietarako Gizarte Laguntzako Zerbitzua hasi zen.

Zerbitzu honetarako behar bezala egokitutako 9 ibilgailu zituen DYAk. Azaroan 1.500 metroko espaloi berri bat zabaldu zen Muruetan eta horretan funtsezkoak izan ziren DYAk etengabe egin zituen kudeaketak. Inaugurazioaren egintzak Basozabal jauna, Herri Lan eta Garraio diputatua, izan zuen buru.

gora

2000

DYAk Bilboko Gregorio de la Revilla eta PŽrez Gald-s kaleen arteko gurutzagunean semaforo bat jar zedin lortu zuen.

Galdakaoko suhiltzaile-parkearen eta El Gallo bidegurutzearen arteko N-634 errepidearen tartean istripu ugari gertatzen zenez gero, marra bikoitzaren ordez mehelin bat jarri zen, guztia DYAk burutu zituen kudeaketei esker.

Maiatzaren 28an beste hiru anbulantzia gaineratu zitzaizkion Osasun Garraioko Zerbitzuari. Honela 10 anbulantzia zeuden etengabe zerbitzu hau betetzeko prest. Ibilgailuen flota guztira 42 ibilgailuk osatzen zuten: Zainketa Intentsiboko Unitatea duten anbulantziak, Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantziak, Erreskate Unitateak, Babes Zibileko unitateak eta unitate osagarriak.

Urriaren 5ean Bilboko metroan beste istripu-simulazio bat egin zen, simulazio honetan ere DYAk hartu zuen parte.

gora

2001

Une honetan gogoan izan behar dugu Òonura publikokoÓ izendapena izan arren eta Onegintzazko Ordena Zibilaren partaide izan arren, DYA ez dagoela zergaz salbuetsita eta ezin duela beste erakunde batzuek gozatzen dituzten ezohiko loteriez edo beste mota batzuetako zerga eta salbuespenez baliatu.

DYAk bere eskuetan duen guztia egiten jarraitzen du Euskal Herriak osasun-arloan izan daitekeen gehieneko helburua lor dezan. Osasunerako Mundu Erakundeak esaten duen moduan Òherrialde zibilizatu ororen osasun-politikaren helburuetako bat larrialdietako zaintza medikoen antolamendu ezin hobea izango daÓ. Eta gure garaian hirugarren adineko pertsonen eta minusbaliatu fisikoen zein burukoen arazoari aurre egiteko gizarte-laguntza oso garrantzitsua da.

Otsailean dohaintza bikaina eman zitzaion Filipinetako DYAri, Elkarte honen aldeko laguntza-kanpainaren barruan.

Apirilaren 18an, berriz, web orri hau inauguratu zen.

Bilboko Udalari bide-segurtasuneko arazo bat planteatu zitzaion Urkixo Zumardia eta Gregorio de la Revilla kaleak bat egiten duten gunean.

Urriaren 10ean bosgarren aldiz egin zen metroko hondamendi-simulazioa, eta erabili ziren giza bitartekoak zein materialak handiak izan ziren.

7 anbulantzi berri erosi ziren zaharkitua zeudelako errepidean ibiltzerik ez zuten beste horrenbesteren ordez. Aipaturiko 7 horietatik, bost bazkide-babesleen lankidetzari esker erosi ziren, eta beste biak ENDESAk eta BBK-k emandakoak dira.

2002ko egutegian errepideko "Hiruko Kezkagarria" ekimenari buruzko informazioa sartu zen: abiadura, hutsegitea eta alkohola.

Urte hartan aisa gainditu ziren Larrialdiko Osasun garraioko zifrak: guztira 22.416 joan-etorri, eta Gizarte-Laguntzaren alorrean, berriz, 28.847 kontabilizatu dira.

gora

2002

Foru Aldundiko Obra Publikoen Sailari bide-segurtasuneko arazoa planteatu zitzaion, Portuondon (Mundaka) 200 metroko espaloia behar zela hain zuzen ere.

2001eko irailaren 20an Bizkaiko Udalari egindako eskaria, alegia, oinezkoen pasabidea jartzeko semaforo erregulatzaile batek babestua, martxan jarri zen 2002ko ekainaren 10ean, bederatzi hilabete geroago. Arrazoi genuen Udalak ez zuela atzera botako horrelako eskari bat, bidezkoa eta beharrezkoa, pentsatzean, erabiltzaileei segurtasun handia emango ziena. Eskerrik asko.

2002ko lehen hiruhilekoan DYAko anbulantziek, batez beste, larrialdiko 61 irteera egin zituzten egunean.

2002ko maiatzaren 30ean gure erakundearen lehen DYA ZENTROA inauguratu zen, Getxoko Akaziak kaleko 39an; modernoa, aparailu guztiak egokituta eta 40 pertsona hartzeko gai. Zentro berri hau esperientzia pilotua izan zen eta bazkide-babesleen ekarpenei esker gauzatutako ekimena izan zen.

2002 urtean marka berria jarri zen hirugarren adinekoen eta ezinduen kolektibokoak EGUNEKO zentroetara, birgaitze-zentroetara eta abarretara eramateko egindako joan-etorrien kopuruari dagokionean, "Gizarte-Laguntza" izeneko zeregin berria eta propio prestaturiko furgonetetan, guztira 34.111 joan-etorri burutu ziren, aurreikuspen eta igurikapen guztiak motz geratu zirelarik. Azpimarratzekoa da, giza eta gizarte zerbitzu garrantzitsu honek berekin dituen kostuak bazkide-babesleen ekarpenekin bakarrik ordaindu zirela.

Urte horretan DYAk bere 36 urteko ibilbide luzean hartu duen saririk preziatuenetakoa jaso zuen: "URTEKO OSASUN-ERAKUNDEA". Saria EDIMSA entitateak eman zion eta bertan medikuntzako profesionalen iritziak eta Estatuko erakunderik garrantzitsuenaren inguruan euren irizpideak ematen dituzten "Noticias Médicas" aldizkariko irakurleen iritziak jasotzen dira eta "URTEKO OSASUN-ERAKUNDEA" saria eman zioten DYAri. (Urte horretan DYAz gain, lau erakunde ospetsu izan ziren DYArekin lehian: Madrilgo Ramón y Cajal Ospitalea; Sevillako Virgen del Rocíoa Ospitale Unibertsitarioa, Bartzelonako Osasun Hiria eta Bellvitge Unibertsitatea eta Madrilgo San Carlos Ospitale Klinikoko Endoskopiako Zerbitzu Zentrala).

gora

2003

Urte honetan DYAko anbulantzien jarduerak 22.219 izan ziren.

Maiatzaren 9an MUSKIZEN DYAk egoitza berria, eta aparta, inauguratu zuen, Udalak emandako lokal batean. Inaugurazioko ekitaldian izan ziren DYAko Presidentea, DYAk Mus kizen duen delegatua, Luis Mª González jauna, Mus kizko Alkate jauna, Gualberto Atxurra jauna eta Zierbanako alkate ohia, Iñigo de Loyola Ortuzar Angulo jauna, Zierbana ordezkatuz; izan ere, herri honek bere gain hartu zuen lokala egokitzeko eta altzariz hornitzeko ardura.

"Errioxako" DYA sortu zen, eta berarekin borondatezko lankidetzan aritu ginen bitarteko txikiren bat edo beste emateko. Etorkizunean lankidetza estuagoa izatea espero dugu.

Abuztuaren 14an, hainbeste desio genuen GERNIKA-LUMOko saihesbidea inauguratu zen, URDAIBAIko eskuinaldean bizi direnei onura baino ekarriko ez ziena. Inaugurazioko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Miguel Angel Aranaz jauna, Alkatea, eta Eusebio Melero jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio Diputatua. Lan aparta honek hainbat eta hainbat erabiltzaileri egingo zien eta die mesede.

2003 urtean trafikoko istripuetan hildakoen kopuruak gora egin zuen, 89, aurreko urtean baino 16 gehiago.

DYAk HAURRENTZAKO I. MARRAZKI-LEHIAKETA "ASMATU MASKOTA BAT DYA-RENTZAT" antolatu zuen. Guztira, 200 marrazkitik gora jaso ziren eta abenduaren 18an eman zion saria irabazleari Uzparitza jaunak, DYAko Presidenteak, (asteburu bat doan Port Aventuran). Finalera iritsi ziren gainerakoei marrazteko kutxatilak eman zitzaizkien.

gora

2004

Iranek, abenduaren 26an astindu zuen lurrikara lazgarriaren ondorioz egin zuen deiari erantzunez, urtarrileko bigarren astean, DYAk laguntza eta sorospeneko deiak hunkituta, giza elkartasuna tarteko, 7 boluntario eta bitarteko teknikoak bidali zituen herrialde hartara, Bartzelonako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko DYAko jende trebatua eta aditua. Geroago Kanpo-Arazoetako Ministroak Isabel Katolikoaren Gurutze Ofiziala eman zien "Iran bezalako herri baten oinarrizko beharrizanez, minak eta herioak hartua, jabeturik gizalegez laguntzera joateagatik". Berriro ere, DYAk "Gelditu eta lagundu" lema eskaini zion behar zuenari, nazionalitateen, erlijioen, arrazen, mugen edo ideologia politikoen gainetik.

Urtarrilaren 18an eta 28an, DYAk komunikabideen bitartez "Puntukako gida-baimenaren" onuren berri eman zuen, jada emaitza apartak ematen ari zena Frantzian, Italian. indarrean jarri zenetik, ezbehar-kopuruak %40 ere behera egin duela egiaztatuz.

Martxoaren 5ean, Santurtziko DYAri lokal berria utzi zioten, herriko Tren Geltokiko lokaletan. González Mendia jaunak, Ria 2000-koak, eman zizkion giltzak DYAko Presidenteari, boluntarioek geltoki zaharreko instalazioak utzi behar izan zituztenetik hiru urte igaro ondoren, txikiak zirelako eta boluntarioei DYAn sartzeko espaziorik eskaintzen ez zietelako. Orain bai, lokal berri hauetan Santurtziko DYAk jada goza ditzake instalazio duinak eta eraginkorrak. ESKERRIK ASKO!

36 urte igaro dira DYA, martxoaren bigarren astean, igandez, Radio Bilbao-n igandetako saioari ekin zionetik, "Irteera Operazioa", hezteko, prebenitzeko eta informatzeko helburua zuena eta duena. 2004 urte bitartean, 1.872 igande izan dira, etengabe informatzen, lehen urteetan 12 "komando" ere ibiltzen ziren batetik bestera gure errepideetan eta mugakide ditugun inguruko lurraldeetara ere joaten ziren, Santanderren, Burgosen eta Araban, Radio Bilbao entzuten zutenei informatzeko.

Ahaztezinak dira Eduardo Ruiz de Velasco jauna (zuzendaria), Jose Luis Bengoa jauna (zuzendaria) eta Antonio Rojo jauna (Programa-burua) eta beti zentimorik ere jaso gabe, ez erregaietarako, telefonotarako. egindako lanagatik.

Beste urtebete bat gehiago eta DYAk atzera ere LOIUko Jubilatuen eta Pentsionisten Gure Etxea kolektiboaren dohaintza jaso zuen, Santa Ageda bezperan (Agate Deuna) koro zoragarri horrek bildu zuen dirutza, 1.801 euro hain zuzen ere. Ekitaldian kolektiboko Presidenteak, Aurrekoetxea jaunak, diru hori eman zion DYAko Presidenteari, Usparitza jaunari, Arteagagoitia jauna, Alkatea, aurrean zela. Eskerrik asko berriro ere.

Apirilaren 3an hil zen lehen pertsona Bilboko tranbiak harrapatuta. Dirudienez, 41 urteko pertsona hori telefono mugikorretik hizketan ari zela ez zen ohartu tranbiaren etorreraz. DYAk Bilboko Alkate jaunarengana jo zuen eta adierazi zion trafiko arloan zuen esperientziak esaten ziola tranbia ikusi eta entzun egin behar zela nahikoa denboraz eta komenigarria zela aurrealdea horiz pintatzea (segurtasunik goreneko kolorea) eta klaxon karrankaria jartzea istripua hurbil ikustean jotzeko.

Ekainean komunikabide guztien bitartez jakinarazi zen DYAko boluntarioek istripuengatik eta bat-bateko ondoezengatik laguntza behar zutenengana giza laguntza eskaintzera joaten zirenean jasaten ari zirena. "BOLONDRES JIPOITUAK" izenburupean jakinarazi zen istripua izan zutenek, sendikoek eta ingurukoek sarri askotan DYAko boluntarioak iraindu, mehatxatu eta jo ere egiten zituztela, eta horrek ondorio emozional eta fisiko onartezinak eta larriak zekartzala.

Ekainaren 9an, DYAk komunikabideetara jo zuen gogorarazteko BI-635 eta BI-2235 errepide-tarteak konponbidea noiz emango zain zeudela. Jada urriaren 10ean eskatu zitzaion Gernikako Alkate jaunari Iparragirre eta Don Tello kaleetako areka hondatuak eta arriskutsuak konpontzeko. Gauza bera Foru Aldundiko Obra Publiko eta Garraio sailari jakinarazi zitzaion, BI-2235 errepideko 46.500 kilometro-puntuak espaloirik edota arekarik gabe, oinezkoek arrisku handia zutela 200 metroko tartean, eta bihurgune arriskutsuak ere berdin jarraitzen zuela, gure errepide sareko puntu beltz gisatzat jo izan dena.

Ekaineko lehen astean ekin zitzaien Zabalburuko Parkineko lanei, Bilboko udalerriko bide-lanik handienari. Bi urte eta erdi iraungo dute obrek eta zalantzarik gabe, bien bitartean, arazo handiak sortuko dituzte trafikoan, baita ibilgailuak uzteko eta oinezkoak ibiltzeko ere, Zabalburu Plazan bertan eta inguruko kaleetan bizi direnei sorraraziko dizkieten amorruez eta endredoez gain, jakina.

Uztailaren 9an DYAk komunikabideetara jo zuen gidariei gogorarazteko nahitaezkoa zela aurrerantzean txaleko islatzaileak erabiltzea autotik, edozein gorabehera tarteko, ateratzeko. Uztailaren 23an sartu zen indarrean neurri hori.

Irailaren 11n, Galdakaoko jaiak zirela-eta, "Gidatzean alkoholik ez" I. kanpaina antolatu zen, alkoholaren eraginpean gidatzeak dakarren arrisku nabarmenagatik, gidariarentzako, berarekin doazenentzako eta gainerako erabiltzaileentzako. Material guztia (10.000 katxi, e.a.) bazkide-babesleek ordaindu zuten eta modu berean erabiliko ziren Durangon urriko festetan. Balantzea oso ona izan zen, oso positiboa, Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak kontuan izateko eskatu zuen.

Urriaren 10ean Bilbon Fleming Doktoreari urtero egiten zaion omenaldiaren 42. urteurrena egin zen, Zabala kalean Fleming izena daraman plazan duen kokapen berrian. Berriro ere DYAko Presidenteak, Usparitza medikuak, urtero egin ohi den ekitaldian bertan izaten denak, gizateriari onura handiak ekarri zizkion gizonaren goraipamena egin zuen, minetik eta heriotzatik bizitza gehien salbatzen ari den gizonarena hain zuzen ere.

Urriaren 23an Bilbon egin zen, DYA Elkarteen VIII. KONBENTZIOA; Estatu osoan 18 elkarte daude, baina denak ez ziren etorri, horien artean FILIPINETAKO Isla de Negros eta Panay-koak, bi irla hauetan 3 milioi pertsonatik gora bizi dira. Entitate ezberdinek azaldu zituzten arazo askoren artean bi azpimarra daitezke bereziki; bata, diru gabezia, gehienek dutena, eta bestea, giza funtzioak, batez ere, minaren eta heriotzaren aurka egiteko giza baloreak dituen boluntariorik eza.

Urriaren 27an José Ramón Telleria Martínez Manso jauna hil zen, erizaintzan diplomatua eta Bizkaiko DYAko Osasun-Heziketa eta Bide-Segurtasuneko Eskolako Zuzendaria, eta aurrez, Bizkaiko Babes Zibileko kide eta Gurutze Gorriko Brigada Mugikorreko zuzendari izana, Gerardo Lastra eta Pérez de Tudelarekin batera, Goi-Mendiko erreskate-taldea osatu zuena. Izpiritu berria eta ekintzaile sutsua, eta mugarik gabeko jarduna, Telleria jauna nekez ordezkatuko du berak adinako gizatasunik pertsona batengan biltzen duen gizakirik. Goian Bego. Mila esker José Ramón DYAri eskaini zenizkion zerbitzu guztiengatik.

Azaroaren 16an Foru Aldundian URREZKO INTSIGNIA sari-banaketa eta OHOREZKO BAZKIDE izendapen-ekitaldia ospatu zen, urtetan zehar giza balore apartak eta DYAri eta Bizkaiari eskaini dizkioten zerbitzu bereziengatik banatzen dena, esate baterako, bide-segurtasunaren, trafikoaren, hezkuntzaren eta trebakuntzaren alorrean ematen diren sariak.

Aipamen eta sari berezi hauek ez ziren azken 29 urteetan eman eta Zuzendaritza Batzordeak 2003ko ekainaren 23an egin zuen Batzarrean ematea erabaki zuen:

Sarituak honako hauek izan ziren: Jesús de Landeta jauna, Jose Félix Basozabal jauna, Eusebio Melero jauna, Juan Antonio Ipiña jauna (+), Iñigo de Loyola Ortuzar jauna, Gualberto Atxurra jauna eta Humerto Cirarda jauna. ZORIONAK GUZTIOI!!!

Azaroaren 19an Eusko Legebiltzarrean ez-legezko proposamen bat aurkeztu zen, Bizkaiko DYAko boluntarioek jasan zituzten erasoen inguruan, eta alderdi politikoei euren parte hartzean eskatu zitzaien kaltetuei eta DYAri elkartasuna adierazteko eta azken 39 urteetan komunitateari lan erraldoi hau eskaintzen dionari, ezinegonak eta sufrimenduak arinduz eta bizitzak salbatuz, aitortza eta esker ona adierazteko. Ekintza ospetsu kuttun, bero eta ahaztezinari amaiera emateko bozketa egin zen eta hona hemen emaitza: Boto-emaileak: 64, aldeko botoak, aurkako botorik ez, baliorik gabekorik ez eta abstentziorik ere ez. Gure esker ona, beraz, ofizialki aitortu delako eta DYA Bizkaiko herrian denari buruzko onespen zehatza egin delako.

gora

2005

Urtarrilaren 8an DYAk parte hartu zuen Sumatra Irlara (Aceh eskualdea) bidali zen giza laguntzan, 2004ko abenduan Asiako hego-ekialdea astindu zuen tsunamiaren ondorioz

Hamargarren urtez jarraian, Loiuko Gure-Etxea Erretiratuen eta Pentsionisten Elkarteak DYAri eman zion Santa Ageda bezperan aipatu elkarteak antolatu zituen ekintzetan lortu zuen dirua.

Apirilaren 22an hogeita hamar urte bete ziren Muskizko Ordezkaritza ireki zela. Ospakizunean, besterik beste, Muskizeko, Zierbanako, Abantoko, Galdameseko eta Ortuellako alkateak izan ziren, horrenbeste urtetan ordezkaritza horri eman dioten laguntza eskertzeko oroitzapenezko trofeoak jaso zituztenak.

Uztailaren 15, 16 eta 17an DYAk parte hartu zuen Bizkaiko hiriburuko kaleetan zehar antolatu zen World Serieen txapelketa zela-eta, horren inguruan antolatu zen segurtasunezko operatiboan.

Pakistango lurrikara gertatu zenean (2005eko urria), DYAk herrialde horretara giza laguntza bidali zuen, honela osatua: aire zabaleko bi ospitale eta horiek abian jartzeko behar zen pertsonala. Arjac-en kokatuak –Islamabad-etik 140 kilometrora– lehen asteetan egunean 200 paziente baino gehiago artatu zituzten.

DYAk beste urtebete gehiagoz lankidetzan jardun zuen Nuestra Señora de Lourdes Ospitalarekin, (bi anbulantziarekin eta “Gizarte Laguntzako” bi ibilgailurekin) Lourdesa gaixoak eta mugikortasuna murriztua duten pertsonak eramaten. “Itxaropenaren karabana” bat, hamalau autobusez osatua, Bilbotik urriaren 14an irten eta 16an itzuli zena.

Urte honetako abenduan DYAk kaleratu zuen Buletinean, Usparitza osagile jaunak gogorarazten digu, trafikoko istripuek, heriotzek, ospitaleratzeek, depresioek, mugarik gabeko sufrimendua eta ezinegona ez ezik, kostu ekonomiko izugarria daukatela, 10.000 milioi eurotik gorakoa. Ale horretan bertan, Presidentea kexu da artean Bilboko tranbiak ez zuelako aurrealdean kolore horia margotua segurtasun-neurri gisara, DYAk anbulantzietan 1974az geroztik erabiltzen duen kolorea hain justu ere.

gora

2006

DYAk 40 urte bete zituen.

DYAk espedizioa bidali zuen Indonesiako Java irlara maiatzaren 27an gertatu zen lurrikararen ondorioz kaltetu zirenei arreta eskaintzeko. Taldea bi osagilek, erizain batek eta hiru teknikarik osatzen zuten eta mila laguni baino gehiagori eskaini zieten laguntza, 50ºC-tik gorako tenperaturak eta egunero lurrikararen erreplikak jasanez, 5,2 gradukoak zenbaitetan.

Ekainaren 5ean DYAko kideek Bilboko Metroan egin zen larrialdiko simulakro batean hartu zuten parte.

Abuztuaren 12an –Ferrolgo DYAren lagunaza-eskaera jaso ondoren–, Elkarteak dispositibo handia, nola kideak hala materiala, mugitu zuen osasun estaldura eta babes logistikoa emateko uda osoan zehar Galizia hondatzen ari ziren suteak itzaltzen parte hartzen ari ziren boluntarioei eta suhiltzaileei.

Irailaren 10ean DYAk dispositibo berezia antolatu zuen 250 haur sahararri arreta eskaintzeko Loiuko pilotalekuan, uda Euskal Herrian igaro ondoren, matxura bat tarteko, etxera bueltan eraman behar zituen hegazkina hartzerik izan ez zutelako.

40 urteurrena ospatzeko ekitaldietan, urriaren 21ean DYAk ibilgailuen eta gainerako bitarteko teknikoen erakusketa antolatu zuen Guggenheim Museoaren aurrealdean: anbulantzia zaharrak, lur orotako unitateak, ibilgailu sozialak, motozikletak, quads-ak, bizikletak, lantxak, anbulantzia-mota ezberdinak (bizi-euskarri aurreratukoak, bizi-euskarri oinarrizkoak), aire zabaleko ospitaleak. Egun hartan bertan, arratsaldean, 58 ibilgailuk parte hartu zuten Bilbon barrena egin zen oroitzapenezko desfilean, Bizkaiko hiriburuko espaloietan milaka eta milaka lagun bildu zituena eta amaieran omenaldi hunkigarria egin zitzaion DYAren Presidente eta Fundatzaileari, Juan Antonio Usparitzari.

DYAren Administrazio Zentrala inauguratu zen. Bulego moderno horietatik antolatzen da boluntarioen lana, ibilgailuen mantentze-lana, osasun-materialaren erosketa… Egoitza horietan bertan, Bilboko Kontxa Generala kalean, bideratzen eta kudeatzen da Gizarte Arloa, Eguneko Zentroa eta Trebakuntza-Eskola.

DYAren Mendiko Erreskate Talde sortu berriak –lur orotako ibilgailuak eta quads-ak dituena– salbamenduzko misio askotan parte hartu zuen, horien artean aipatzeko modukoak dira ondokoetan egin zirenak: Arantzazuko haitzetan, Ereñon, Sodupen, Muskizen eta Plentzian.

Halaber, urte hartan DYAk prebentzioko zerbitzu asko gauzatu zituen kirol lehiaketetan, elkarretaratzetan, kultur ekitaldietan eta herrietako jaietan, aipagarrienak Bilboko Aste Nagusian eta Getxoko Errege Magoen kabalgatan eginikoak dira.

gora

2007

Erreskateko Talde Bereziak (ETB/GER), 60 ikasleren ebakuazioan esku hartu zuen, elur-ekaitza tarteko, Dimako aterpe batean isolaturik geratu zirenak.

Otsailaren 8an DYAk Bizkaiko Foru Aldundiko Lan Publikoen eta Garraio Sailera eskaera bat bidali zuen: jar zezala semaforoak babestutako oinezkoentzako pasagunea BI-635 errepidean Muxikako Vista Alegreko biztanleentzat.

Maiatzaren 20an Elkartea arduratu zen Balmasedan ospatu zen Ibilaldiari estaldura emateaz, 100.000 pertsonatik gora bildu zuen ekitaldian.

Zortzi urte kudeaketak gora eta kudeaketak behera ibili ondoren, DYAk lortu zuen BI-2235 errepideko (Gernika-Lumo-Bermeo errepidea) 47,000 kilometro-puntuan espaloia egitea eta bihurgunea zuzentzea.

DYAren 8 zenbakidun buletinean Gernika-Lumoko ospitalaren eraikuntza-proiektua nabarmentzen da, DYAren aspaldiko eskaera eta 2009 urtean inauguratzea aurreikusten dena.

DYAk bere barne erregimenean artikulu bat onartu zuen eta aipaturiko artikulu horren arabera, espedientea ireki ahal izango dio anbulantzien hots-seinaleak gaizki erabiltzen dituen gidariari.

Abuztuan, DYAko kide batzuek esku hartu zuten Perura bidali zen giza espedizioan, lurrikara baten ondorioz erabat hondatua geratu zena.

DYAren aldizkariaren 9. alearen editorialean gogorarazten dira trafikoari bakarrik eskainitako irrati batek izango lituzkeen abantailak, errepideen egoerari buruzko informazioa emateaz gain, autoan sartzean pautak, jarraibideak eta aholkuak emango lituzkeena.

Gizarte Laguntza zerbitzuak lehen aldiz gainditu zituen 45.000 lekualdatzeak (46.512), eta Larrialdiko Osasun Garraioak 25.898 anbulantzi irteera egin zituen.

DYAren Osasun eta Errepideko Trebakuntza-Eskolak 583 ikasleri banatu zizkien tituluak honako ikastaro hauetan: Lehen Laguntzak, Itsas Sorospena, Hirugarren Adinekoen Zaintza, Segurtasuna eta Psikologia eta Estres Traumatikoa, besterik beste.

Erreskateko Talde Bereziak klimatologia txarra baino txarragoari aurre egin eta Bilbo-Porstmouth ferryra iristea lortu zuen (ekaitza zela eta porturatzerik izan ez zuena) eta bidaiariei osasun-laguntza eskaini zien. Urtean zehar talde honek egin zituen beste ekintza azpimarragarri batzuk honakoak izan ziren: Cadagua Ibaiak gainezka egiteko arriskua zela-eta, bizilagunen ebakuazioan laguntza logistikoa eman zuen, Santurtziko lantegi bat goitik behera etorri zenean zaurituen bila eman zuen laguntza eta galdu ziren edo desagertu ziren hainbat pertsona bilatzeko antolatu ziren hainbat operatibotan izan zuen esku hartzea.

DYAk 1000.000 atentziotik gora eskaini zituen.

gora

DYAren Web gune ofiziala © 2012

|   DYA Bide Laguntza Elkartea

|   94 410 10 10

|   info@dya.es