Domingo, 1 de agosto de 2010
Izan nahi al duzu boluntario? Egin zaitez DYAko bazkide
DYAren Aholkua Ezinbestean, istripuko biktimei guk geuk lagundu behar badiegu, arin egingo dugu, baina...
ENGLISH EUSKERA CASTELLANO

 

DYA Gizarte-Laguntza

Hirugarren adineko pertsonek eta minusbaliatuek beren etxearen eta Eguneko Zentro, errekuperazio-zentro eta abarren arteko joan-etorriak egiteko zerbitzua eskatzen zuten eta eskari hau gero eta handiagoa zenez gero, DYAk 1999ko martxoaren 5ean Gizarte Laguntzako Zerbitzua abiarazi zuen.

Horretarako, DYAk urritasunak edo baliabide-arazoak dituzten minusbaliatuak edo erretiratuak (Alzheimer, Perkison, esklerosi anitza duten gaixoak, paraplegikoak, itsuak...) eramateko hainbat ibilgailu egokitu ditu -gaur egun 9 ibilgailu dira-. Honela gero eta zabalagoa den eta gero eta arazo gehiago dituen biztanleriaren sektore baten bizi-kalitatea hobetu nahi da.

2000. urtean, zerbitzu honen bitartez 24.807 joan-etorri egin dira.

Nabarmendu behar dugu Gizarte Laguntzako Zerbitzurako egokitutako furgoi bakoitzak 6.324.289 pezeta balio duela (ibilgailua egokitzea, aseguruak, erregaia...) eta zenbateko hau guztia DYAk ordaintzen duela bazkide babesleen ekarpenei esker.

1. Helburuak

Gizarte Laguntzako Zerbitzuaren proiekturako ondoko helburuak finkatu dira:

  • Hainbat kolektiboren bizi-kalitatea hobetzea, beren mugikortasunari dagokionez behinik behin.
  • Gaixoak edo minusbaliatuak beren tratamendu eta errehabilitazioko zentroetara joan daitezen erraztea.
  • Erosketak egitearekin lotzen diren zereginetan laguntzea eta zeregin hauek erraztea.
  • Hitzaldien eta solasaldien bitartez biztanleriari orokorrean gizarte-arloko problematikaren eta gaien berri ematea eta kontzientziatzea.
  • Biztanleriari gero eta nabarmenagoa den biztanleriaren zahartzearen berri ematea eta honek berehala izango dituen ondorioak jakinaraztea.
  • Eskualdeko biztanleen lankidetzaren eta inplikazioaren bitartez gure zerbitzuen kalitatea areagotzea eta zabaltzea.
  • gora

    2. Zerbitzuak

    Gaur egun DYAk ondoko kolektiboei zuzendutako zerbitzuak egiten ditu:

  • A:F:A: (Asociación de Familiares de Alzheimer)
  • Residencia Kirikiño
  • Servicios Geriátricos Indautxu
  • ASPACE Loiu
  • ASPACE Txurdinaga
  • Centro Municipal de Salud Pública de Zancoeta
  • Lantegi Batuak de Etxebarri
  • Residencia Uribarri Abaroa Lekeitio
  • Centro de DIA Nafarroa Amorebieta
  • Nolanahi ere, jaso dugun eskari-kopuru handia kontuan izanik, hauetako batzuk baztertu behar izan ditugu; izatez, ekonomia eta finantzaren arloko arazoen ondorioz ezin dugu hainbeste ibilgailu eduki.

    Dena den, Zerbitzu honi buruzko informazioa eskatu duten edo zerbitzu honekin interesa azaldu duten ondoko Elkarteen kasua aztertzen ari gara gaur egun:

  • AUXILIA
  • CARITAS
  • ASPACE
  • Asociación Parkinson de Bilbao
  • Aula Estable de Sestao
  • Centro de Día de Ariz
  • Centro de Día de Arrigorriaga
  • Coordinadoras de Disminuidos
  • gora

    3. Prestakuntza

    Gure proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko eta herriari zerbitzu ezin hobea eskaini ahal izateko DYAk Gizarte Laguntzako boluntarioei bereziki zuzendutako prestakuntza-ikastaro bereziak ematen hasteko asmoa du.

    Ikastaroak hirugarren adinean, minusbaliotasunetan, Alzheimer gaixotasunean eta antzeko beste gaietan aditua den AGINTZARI elkarteko aditu batek emango ditu.

    Hona hemen ikastaro honen edukien programa:

  • Zahartzearen eta mendekotasunaren kontzepturako hastapenak.
  • Zerbitzua jasotzen duen pertsonarekiko jarrera.
  • Ohean diren gaixoak mugitzea: jaikitzea eta oheratzea.
  • Mendekotasun-maila handia duten adinekoak mugitzea: mugitzen laguntzeko modua
  • Gurpil-aulkiak maneiatzea.
  • Etxeko gela batetik bestera mugitzea.
  • Laneko osasuna eta higienea: mendekotasuna duten pertsonak mugitzeaz arduratzen diren pertsonen lesioen prebentzioa.
  • Ikastaro hauek emateaz gain, Alzheimer gaixotasuna dutenen familiakoen elkarteko (AFA) lehendakaria den M» çngeles D'az andreak gaixotasun honi buruzko hainbat hitzaldi emateko edo solasaldi gidatzeko aukera dago. Hitzaldi eta solasaldi hauen bitartez, etxean mota honetako gaixo bat dutenek gai honen inguruan gehiago jakin dezaten eta gaixo hauek behar dituzten laguntza eta zaintzei buruz gehiago jakin dezaten lortu nahi da.

    gora

    DYAren Web gune ofiziala © 2010

    |   DYA Bide Laguntza Elkartea

    |   94 410 10 10

    |   info@dya.es