Domingo, 1 de agosto de 2010
Izan nahi al duzu boluntario? Egin zaitez DYAko bazkide
DYAren Aholkua Biktima autotik atera nahi badugu kanpoaldean laguntzeko, kontu handiz egingo dugu,...
ENGLISH EUSKERA CASTELLANO

 

Laguntza Psikologikoa

1988. urtetik aurrera DYAk ikusi zuen arreta eskaintzen zien trafiko-istripuetako biktimei laguntzen jarraitu ahal zuela, bereziki zentratuz postraumatizatuetan, hau da, arazo fisikoen inguruko arta eskaini eta izaera psikologikoko eta animikoko ondorioak zituztenei laguntza eskaintzen jarraitu ahal zuela, sarri askotan izandako lesio larriekin bat ez zetozenak.

Horrela bada, 1998az geroztik, doako laguntza psikologikoa eskaintzen hasi ginen DYAk arreta eskaini zien biktima guztiei, eta era berean, euren senideei eta ingurukoei.

Eskaintza, Deustuko Unibertsitateko Luis de Nicolás psikologo jaunaren taldeko psikologoek eta Ana Artetxe psikologo andreak ematen dutena, 2.500 postraumatizatuk baino gehiagok onartu dute, eta horietatik 40k tratamendua jarraitu dute.

Zerbitzu honek, oso-osorik bazkide-laguntzaileek ordaintzen dutena, funtzionatzen daramatzan bi urteetan eman duen emaitzen balorazioa oso positiboa izan da eta, ondorioz, ez da baztertzen etorkizunean zerbitzu-kopurua zabaltzeko aukera.

DYAren Web gune ofiziala © 2010

|   DYA Bide Laguntza Elkartea

|   94 410 10 10

|   info@dya.es