Domingo, 1 de agosto de 2010
Izan nahi al duzu boluntario? Egin zaitez DYAko bazkide
DYAren Aholkua Istripuetan, ez da nahikoa traumatizatuei edonola laguntzea. Hobe beharrean egin arren,...
ENGLISH EUSKERA CASTELLANO

 

ETB/GER (Erreskateko Talde Berezia)

GER 2007 memoria deskargatu

1. Zer da?

ETB/GER (Erreskateko Talde Berezia), Bizkaiko DYAren Larrialdi-sailaren mende dagoen talde hau disziplina anitzetan trebatuta dauden profesionalek eta bolondresek osatzen duten taldea da, behar bezala antolatuak, prestatuak eta ekipatuak. Euren betebeharra, euren borondatez eta irabazi asmorik gabea, hondamendien ondorioz kaltetuta suertatzen diren pertsonak eta ondasunak babesteko ekintza jakin batzuk egitea da, nola Bizkaian, hala Bizkaitik kanpo, baita Espainiatik kanpo ere.

DYAren elkartasun-adierazpena osatzen dute, edozein motatako hondamendiak tarteko, nola naturala hala antropikoa, kaltetuak diren herriek kanpoko laguntza behar dutenean aipaturiko hondamendiei aurre egin ahal izateko.

gora

2. Nork osatzen du?

ETB/GER Bizkaiko DYAko boluntarioek eta berorri atxikia dauden enpresetakoek edo erakundetakoek osatzen dute.

  • Pertsonalaren egoerak “aktibo/operatiboa” izan behar du.
  • Espedientean ez du akats larririk edo oso larririk izan behar.
  • DYAn urtebeteko antzinatasuna, gutxienez, izan behar du.
  • ETB/GER taldean ez da onartuko aurretiaz bertatik ezinbestean egotzia izan den kiderik.
  • Proba psikoteknikoak gainditu beharko ditu, zeinetan ekainaren 16ko 1123/2000 Errege-Dekretuan jasotzen diren alderdiak baloratuko diren.
  • Jartzen diren proba fisikoak gainditu beharko dira.
  • gora

    3. Zein dira taldearen egitekoak?

    ETB/GER taldearen egitekoak dira:

  • Esku-hartzearen beharrizanen inguruko azterketa eta balorazioa egitea eta larrialdien kudeaketari babesa ematea.
  • Bilaketa, salbamendua eta erreskatea.
  • Larrialdiko osasun-asistentzia.
  • Larrialdian babes logistikoa ematea.
  • Aldi baterako aterpe-guneak antolatzea eta gizarte-asistentzia.
  • Esku hartzean babes logistikoa ematea.
  • gora

    4. Nola egiten ditu bere betebeharrak?

    ETB/GER erakundearen antolakuntzaren helburu nagusia da giza bitartekoak zein bitarteko materialak ahalik eta denbora-tarterik laburrenean aktibatuko direla bermatzea. Horretaz gainera, munduko edozein tokitan bere ekipoen autosufizientzia bermatzen du 10 egunez.

    Modulu eran egituratua dago baliabide minimo batzuetatik abiatuta (Oinarrizko Modulu Operatiboa), bere kasa biderkatu daitekeena beharrizanen arabera.

    Modulu operatiboak hiru egituraz osaturik daude: Erreskate taldea, Osasun-Laguntzako taldea eta talde Logistikoa, hirugarrena aurreko biei laguntza emateko.

    gora

    DYAren Web gune ofiziala © 2010

    |   DYA Bide Laguntza Elkartea

    |   94 410 10 10

    |   info@dya.es